jueves, 14 de abril de 2016

ZER DA CURRICULUMA?

KAIXO KAIXO!

Orain dela aste pare batzuk curriculumaren inguruan hitzegiten ibili ginen Didaktikako klasean. Denok askotan entzun dugu curriculum hitza, baina kapaza izango ahal zinake definizio bat emateko? edo honen inguruko ezaugarria zehatzagoak emateko? 

Lehenik eta behin, curriculuma zer den azalduko dut. Curriculuma irakaskuntza prozesuaren inguruan zehaztuak dauden helburu, gaitasun, metodologia... biltzen dituen proiektuari deritzo. Guk lau curriculum mota desberdindu eta landu genituen: curriculum formala edo ofiziala, curriculum nulua, curriculum ezkutua eta curriculum erreala
  • Curriculum formala: adostuta dagoena, hau da, ofiziala eta jarraitu behar dena.
  • Curriculum nulua: curriculum ofizialaren barnean ez dagoena, eta nahiz eta curriculumaren barnean sartu, ez zen erabilgarria izanen. 
  • Curriculum ezkutua: curriculum formalean ez dira agertzen, baina lantzen den edukia. Asmorik gabe gauzatzen direnak, irakasle-ikasle elkarreraginaren bitartez ikasitakoak, baita imitazioz. Hala nola, matxismoa eta talde lana (nahiz positibo, nahiz negatibo izan daiteke).
  • Curriculum erreala: benetan betetzen diren edukiak dira.  
  Ikaskuntza prozesua ongi gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da curriculuma oso ongi planteatzea eta horretarako, presiorik eta beldurrik gabe gauzatu behar da hau. 

  Gai honen inguruan informazio gehiago izateko Sarramonaren artikulua eta Acaso eta Nuere (2005) autoreen "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a traves de la imagen" lanak landuko ditugu.

  Lehenik curriculumaren bost oinarriak azalduko ditugu. Lehenengo oinarria izaera filosofikoarekin du lotura eta bertan, curriculumaren bidez lortu nahi diren helburuak zehazten dira. Bigarren oinarria testuinguru sozialarekin lotuta dago, gizartearen testuinguru jakin batean garatzen delako, curriculuma berez gizartearen eta historiaren emaitza baita.  Bertan, ikastetxearen,  ikaslearen eta irakaslearen  ikuspegi soziala islatzen da eta gainera, bitartekari lanak egiten ditu, subjektuaren eta testuinguru sozialaren artean.  Hirugarren oinarria epistemologikoa da,  izan ere, curriculuma zehazterako orduan arlo honen ikuspuntu sakonena hartu behar da kontutan.  Curriculuma garatzeko derrigorrez irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa, baita ikaskuntza prozesuen izaera psikologikoaz jakin behar da. Azkenik, oinarri pedagogikoa hartu behar da kontuan, irakasleen esperientziaren oinarri teoriko eta sintetizatzailea biltzen baitu.

  Espainiako estatuan indarrean dauden curriculum mailak 3 dira eta minesterioak eredu irekia dela dio. Curriculumaren lehenengo maila oinarrizko curriculum diseinua deitzen da, eta derrigorrez bete behar dute ikastetxeek. Bigarren maila ikastetxeen erantzunkizuna da eta ikastetxearen ikasketa proiektua izena erabiltzen da. Azkeneko maila  ikasgelarena da, honen arabera irakasle bakoitzak bere ikasleen arabera lantzen du curriculuma eta ikasgelaren programazioa deiturikoa da.


  Orain, curriculum diseinuan inguruan jardungo dugu; zeinak erreferentzia egiten dien helburu, eduki, metodologia, baliabide didaktiko eta ebaluazioari. 

HELBURUAK: Hezkuntza prozesuan lortu nahi denari egiten dio erreferentzia. Helburu pedagogikoak ezartzea ez da lehenengo lana curriculuma diseinatzerako orduan, askotan helburuak prozesuaren barnean daude, eta prozesuaren amaieran zehazten dira.

EDUKIA: Curriculumaren edukiek “zer irakatsi” galderari erantzuten diote. OCPk multzoka zehazten ditu edukiak, arloka edo gaika antolatuz. IIPk, aldiz, honako irizpideak jarraitzen ditu:

  • Hurbilekoei urrunekoei baino lehentasun gehiago ematea.
  • Oinarrizko edukiak nabarmentzea.
  • Geroratzeko samurrenak diren edukiei lehentasuna ematea.
  • Luzaroan iraun dezaketen edukiei lehentasuna ematea.
METODOLOGIA: Irakasle eta ikasleek gauzatu beharreko jarduerak ezartzean datza, helburuak lortzeko eta ezagutza bereganatzeko. Metodologia gauzatzerakoan eta sailkatzerakoan ikaslea subjektu aktibotzat hartzea oso garrantzitsua da, izan ere, ikaskuntza garrantzitsuenetan ikaslea izango da nagusi. 

BALIABIDE DIDAKTIKOAK: Curriculumaren edukiak eta jarduerak gauzatzeko tresnei deritze eta askotan ekonomiaren arabera hartzen dira erabakiak. Ondorioz, irakasleek eskura dituzten baliabideekin moldatu behar dira planifikatutakoa aurrera eraman ahal izateko. Hauek oso garrantzitsuak dira hezkuntza-sistema ez zahartzeko, beraz funtzio didaktikoa izateaz gain ikaskuntza egituratzeko baliagarriak dira. 

EBALUAZIOA: Planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioari dagozkien erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da ebaluazioaren bidez. Lehenengoak hasierako ebaluazioari egiten dio erreferentzia,  non, ikasgelaren errealitatera egokituta curriculumaren planifikazioa aurrera eramateko elementu guztiak sartzen diren.  Bigarrengoa prozesuen eta emaitzen ebaluazioaren inguruan da.  Bertan, aurreikusitakoa bete den  ikusteko da, gauzak aldatu ahal izateko. Azkenik, produktuen ebaluazioa dugu eta curriculumaren jarduerei esker ikasleek ikasitakoa neurtu eta baloratuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario