Lehenik, esan beharra dago proiektua beste metodologia batzuetara txertatu daitekela, baina, kontutan izanik metodologiak irakaskuntza esanguratsu eta globalizazioko ezaugarriekin bat egiten dutela. Proiektuetan oinarritutako metodologia ez du zertan irakasleak aukeratu behar, haurren interesetara egokitzen den metodologia da. Hau da, haurrek aukeratzen dute gaia, haiek proposatua edo haien arteko elkarrizketetatik sortuta, arlo desberdinak landuz.
Honako ikaskuntza motan irakasleek eta familiek egin beharreko lana izugarrizkoa da. Irakasleek hainbat funtzio bete behar dituzte, hala nola, ikasleen jakin-minaren sustatzaile, haien prozesuaren behatzaile, gaitasun eta interesak zeintzuk diren ikusiz. Hau ikusi ahal izateko, ikasleei baliabide desberdinak eskaini behar dizkie. Aurrerago aipatu duten bezala, familien parte-hartzea oso garrantzitsua da proiektua aurrera eraman ahal izateko. Adibideetan ikusi dugun bezala, familiek haien haurrek proiektua gauzatu ahal izateko materiala ematen zieten. Egutegiaren kasuan, hizkuntza desberdinetan gauzatu ahal izateko guraso askoren parte hartzea ezinbestekoa izan zen.
Guzti hau hobetu ulertzeko, irakasleak klasean bi proiektu erakutsi zizkigun. Egia esan oso baliagarriak izan ziren kontzeptuak argiago ikusi ahal izateko. Bi proiektuek gauza interesgarriak lortu zituzten, adibidez, futbolaren kasuan, emakumezkoa den jokalari baten bisita. Ikasleentzat oso baliagarriak dira horrelako proiektuak, izan ere, bizitza errealeko gaiak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario