sábado, 30 de abril de 2016

TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

  Arratsalde on denoi! Lehengo astean proiektuetan oinarritutako metodologiaren inguruan hitz egin nizuen. Gaurkoan, aldiz, txokoetan oinarritutako metodologiarekin heldu naiz. Izan ere, klasean bi metodoak lantzeaz gain, beraien artean dituzten ezaugarri amankomunak eta desberdinak landu genituen. 

  Metodologia honetan haurrak txoko desberdinetan banatzen dituzu, talde txikiak osatuz eta bakoitzak bere espazioarekin, horrela talde lana eta haien arteko koordinazioa bultzatuz. Bertan, gai desberdinak lantzen dira, horretarako, txoko desberdinak daude. Hala nola, plastika txokoa edo margotegia, etxe txokoa (joku sinbolikoa), lan txokoa eta jolas txokoa. 

  Azaldutakoa praktikan ikusteko aukera izan nuen, izan ere, moduloko lana gauzatu ahal izateko eskola batera joan ginen behatzera. Bertan, txokoak nola lantzen ziren ikustea posible izan genuen. Plastika txokoan plastikarekin erlazionatutako lanak egiten zituzten, errotulagailuak, tenperak... erabiliz. Etxe txokoan libreki jolasteko aukera zuten, bertan zegoen materiala, sukalde bat, oihalak, panpinak... erabiliz. Lan txokoan irakurgaiak eta idazmena lantzen zuten, fitxak eta liburuak erabiliz. Azken txokoan, jolas txokoa, batez ere puzzleekin eta eraikuntzazko jolasekin egiten zuten lan. 

  Denborari dagokionez, egunero lantzen zituzten txokoak bi orduz gutxi gora-behera. Errekreora joan baino lehenago ordu bat eta gero, beste ordu bat. Haurrak errotazioaren bidez desplazatzen ziren txoko batetik bestera talde txikitan banatuz, horrela, haur guztiak txoko guztiez disfruta dezaten. Aipatu beharra dago errotazio askea ikastetxe askotan burutzen dela baita, hau da, ikasle bakoitza nahi duen txokoan egoteko aukera du. Kasu honetan, haur bat txoko bakarrean egon ezkero irakasleak besteetara joatea gonbidatuko du. 

  Irakasleari dagokionez, batez ere ikasleei lagunduko die. Irakasleak ikasleekin hainbat alderdi landu beharko ditu, hala nola, hauengan jarduerekiko interesa piztu, etxe txokoan sortzen diren joku sinbolikoen jarraipena egin, arazoak sortzean konponbidea lortzen lagundu, proposamenak eskaini... Irakaslearen lana ongi burutzea ezinbestekoa da, hezkuntza gizartea aldatu edo hobetzeko tresna garrantzitsua baita. 

  Bukatzeko, esango nuke metodologia honek lan asko suposatzen duela. Izan ere, txokoak prestatu, material egokia erabili, haurren berezitasunei egokitu... Nire ustez, metodologia honek haurren autonomia eta askatasuna lantzen duela, beraz oso gustoko dut honako metodologia. 



Margotegi txokoa






No hay comentarios:

Publicar un comentario