martes, 12 de abril de 2016

IRAKURGAIEN INGURUKO HAUSNARKETA

Gabon denoi!

  Orain dela aste pare batzuk hiru irakurgai landu genituen klasean eta horien hausnarketa egitea proposatu zaigu.

  Lehenengo testuaren izenburua "Cajas de vida: paisajes que nos narran" zen. Honako testu honek, hainbat ikastetxetan martxan jarri den proiektuari egiten dio erreferentzia, non, ikasleek kaxak erabiltzen dituzte haien bizipenak kontatzeko, hainbat helburu lortuz. Hala nola, gela eremuan elkar hobeto ezagutu, bere bizipenean nola sentitzen diren jakin eta adimen emozionala landu...

  Ikaskuntza beste modu batez ematen da eta horrela, aurrekoaz gain, kontzeptu berriak, inor ez baztertu, denak modu desberdinean ezagutuz eta denontzat interesa agertuz, pentsatzen ikasi, familiakoen artean harreman sendoagoak sortu, beldurrak gainditzen ikasten dute batez ere. 


  Bigarren testuak "Cuando los profesores escriben. Sobre redes y aprendizaje" izena du. Bertan, ikastaro baten inguruan hitz egiten du, NWP. Honakoa ikasteko modu alternatiboa da, teoria eta praktika uztartzen dituena eta gelan erabilgarria dena, hau da, irakasleen etengabeko prestakuntza modu teorikoan antolatzen du egunerokotasunean geletan sortzen diren arazo eta beharrak kontutan hartuz. 

  NWPen helburuetako bat ikasle sentitzea eta haien lekuan jartzen ikastea da, haien lanak besteekin elkarbanatu eta publiko eginez. Azkenik,gauzak konpartitu ondoren, besteek komentarioak egiten dituzte kritikak onerako erabiliz, hau da, hobetzeko. Ikastaroan estrategia desberdinak erabiltzen zituzten, adibidez, "La silla del autor", Demostraciones docentes"...


  Azkeneko testua "La narrativa como texto experiencial: incluirse en el texto" da. Ikastea eta esperientza berdina ez dela azaltzen du batez ere, izan ere, lehenengoa ez da beti bigarrengoaren ostean etorri behar. Bertan aipatzen da narrazioa oso lagungarria dela, adibidez, azalpenak ematerako orduan. Ondoren, istorio propioen azalpenak besteekin konpartituz gauza aberasgarriak lortzen baitira eta honekin batera, narrazioak idaztea klaseko bizipenak aztertzea eta ondorioak ateratzea bideratzen du. Narrazioek irakasleen imaginazioa azaltzen dute, ezaugarri askorekin; eta horrela, irakaskuntzaren mundurako sarbidea sortzen dute. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario