lunes, 9 de mayo de 2016

PAPER ZORROA

KAIXO GUZTIOI!

  Gaurkoan nire blogan zehar zintzilikatutako sarreren laburpentxo bat eskainiko dizuet, izan ere, Didaktika Orokorreko ikasgaia bukatu dugu. Beraz, nire blogaren azalpenarekin hasiko naiz.

  Lehenik, blogari sarrera txukun bat egiteko nire burua aurkeztu nuen, hau da, nor naizen ni. Bertan nire buruaren deskribapen motx bat eskaini nizuen.

  Ikasgaiaren lehenengo egunetan irakasleak argazki-elkarrizketa bat egitea proposatu zigun. Bertan, gure haurtzaroko bizipenak kontatzea eta gogora ekartzea zen helburua. Nik jarri nion izenburua iraganeko momentu bereziak izan zen. Ttikitako oroitzapenak benetan bereziak direlako, lagunekin txangora joaten ginenean, plastikako orduak, patioan jolas eta jolas ibiltzen ginenean... Iraganean bizitako momentu hauek handitan izan nahi dudanean eragina du. 

  Jarraitzeko, curriculum mota desberdinak eta hezkuntzaren inguruko irudi batzuk ikusi genituen, azkenik horien hausnarketa eginez, hau da, curriculuma eta irudien hausnarketa. Aztertutako irudiak batez ere sexismoa eta ikasleen gaitasun desberdinekin lotutak zeuden. Hezkuntzak eginkizun garrantzitsua dauka haurrengan, izan ere, gizarteak haurrengan duen eragina aldatu eta hobetu beharra dago. 

  Hurrengo sarrera hezkuntzarekin lotutako esaldien hausnarketa izan zen. Horretarako, idazle, pedagogo... desberdinek esandako hitzez baliatu ginen. Hauetako gehienak hezkuntzaren beharra aipatzen zuten eta aurreko paragrafoan esan duten bezala, gizartean ematen diren situazioak eskolan eragina du. Beraz, hezkuntzak ezinbesteko eginkizuna dauka gizartearen akatsak hobetzen, bien arteko elkartasuna erakutsiz.

  Jarraitzen duen sarrerak irakasleen formazio eta ikaskuntza esanguratsua eta globalizazioa -ren inguruko hiru testu dira,irakurgaien inguruko hausnarketa. Konkretuki hauek dira testuak: Cajas de vida, Cuando los profesores escriben. Sobre redes y aprendizaje eta La narrativa como texto esperiencial: incluirse en el texto. Testu hauetan ikasleen zalantzak eta aurre ezagutzak haintzat hartzea oso garrantzitsua dela esaten du, errealitateko gaiekin lotuz. Horretarako, irakaslea ikaslearen paperean jartzea ezinbestekoa da. Haurrek haien ezagutzak esperientzietan ikusiz ikaskuntza aktiboagoa bilakatzen da, ikaskuntza esanguratsua, izan ere, barneratze prozesua egokia da. Horrela, globalizazioa ere lantzen dute ikasi beharreko materia berria aurre ezagutzekin lotzeko gai direlako, behar izanez gero esanahi berria emanez. 

  Beranduago, curriculumaren inguruan lantxo batzuk proposatu zizkigun, Euskal Autonomia Erkidegokoa, Heziberri. Lehenengo lana aurrerago aipatu dudan iraganeko momentu edo esperientziak Heziberri curriculumarekin lotu behar genuen (eskolako bizipenak eta heziberri
). Horretarako, artikulu desberdinak irakurri genituen, ezaugarria aztertuz. Gai honekin lotutako bigarren lana  curriculumaren zehaztapen mailak lantzea izan zen, taula bat osatuz. Taulan maila bakoitzak zituen ezaugarriak aipatu genituen, hala nola, definizioa, izaera... Bukatzeko, hirugarren lana curriculuma bere osotasunean zer zen landu genuen eta sarrera honi zer da curriculuma? izendatu nion. 

  Nire blogarekin jarraituz, ikaskuntza prozesua ahalik eta egokiena izateko behar desberdinetara egokitzen jakin behar da, horretarako, metodologia egokiena aukeratzea garrantzizkoa da. Lehenik,diziplinarteko proiektuetan oinarritutako metodologia aztertu genuen, Donostiako ikastetxe batean landutako bi eredu ikusiz. Metodologia honen ezaugarri nagusietako bat ikasleen interesetatik eta zalantzetatik abiatutako prozesua dela da. Baina, lan asko suposatzen duela ezin dugu ukatu. Beranduago aztertu genuen metodologia txokoetan oinarritutako metodologia izan zen. Bi metodologia hauek ezaugarri amankomunak dituzte baina bigarren honetan haurrak taldekatu egiten dira txoko desberdinetan. Horrela, txoko bakoitzean gai zehatzak lantzen dituzte aldi berean integrazioa eta elkarlaguntza bultzatuz. Guztira lau metodologia landu genituen, tailerrak eta Decroly azkenak izanik. Orduan, metodologien inguruko azken sarrera bat egin genuen guztiak azalduz eta haien ezaugarri desberdin eta berdinak azalduz (proiektu, txoko, tailer eta decroly-ren metodologiak)

  Bukatzeko eta ikasturteari amaiera emateko taldeka unitate didaktiko bat sortzea proposatu zitzaigun. Guri, Xarmant taldeari, udaberriaren inguruko unitate didaktikoa sortzeko ideia etorri zitzaigun burura, guk landutako haurrek errealitatean eta egunerokotasunean ikusteko aukera izan dezaten. Honetarako, lehenik, ikasgela fiktizio bat pentsatu genuen. Ondoren, metodologia, jarduera, ebaluazio... egokienak aukeratu behar izan genuen. Azkenik, ikaskide guztien aurrean aurkezpen bat egin genuen. 

  Azken sarrera honekin bukatu da blog hau, izan ere, nire helburu nagusia sarrera honekin kurtsoan ikasi duguna eta egin ditugun lanak laburtzea zen. Eskerrik asko irakurtzen didazuen guztiei eta espero dut hezkuntzaren inguruko sarreratxo hauek zuen gustokoak izatea.

AGUR BERO BAT ETA ONGI IZAN! 

ELENA. 










martes, 3 de mayo de 2016

UDABERRIA-UNITATE DIDAKTIKOA

KAIXO BERRIZ ERE!

  Duela aste batzuk, Didaktika Orokorreko klasean unitate didaktiko bat prestatzea proposatu zitzaigun. Guk, Xarmant taldeak, Ermuako (Bizkaia) Ongarai Eskolari zuzendutako Udaberriari buruzko bat sortu genuen; haurren egunerokotasunarekin lotuta dagoen gaia dela iruditzen zaigulako eta haurrak naturarekin harremanetan jartzeko aukera ona delako. Hona hemen gure unitate didaktikoa.


  Gainera, gure unitatearen aurkezpena egiteko Prezi bat sortu genuen. Beraz, hemen duzue aurkezpena ikusteko aukera. 




sábado, 30 de abril de 2016

PROIEKTU, TXOKO, TAILER ETA DECROLY-REN METODOLOGIAK

KAIXO IRAKURLE!

Didaktika Orokorreko azken klasean Proiektu, Txoko, Tailer eta Decroly metodoei buruzko artikulu batzuk irakurri, bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak atera eta komunean dutena aztertu dugu.


PROIEKTUAK:

Honako metodo honetan ikasleak mundu errealean moldatzeko prestatzen dituzte, gaur egungo gaiak lantzeko inolako arazorik izan gabe, hala nola, heriotzari buruz hitz egitea. Honako metodologia gauzatzeko ezaugarri hauek jarraitu behar dira:

·Ikasleen eta irakasleen arteko harreman eta komunikazioa ongi antolatzea
·Esperientzia transmititzea, programari uko eginez
·Imajinazioa lantzea

Gainera, metodologia hau gauzatuta garai bateko eskoletan zeuden jarrerak desagerrarazi nahi dituzte, adibidez, inteligentzia hitza, nota onak ateratzen dituen pertsonari erreferentzia egiteko. Proiektuetan oinarritutako metodologian, aldiz, pertsona inteligentea edo inteligentzia askoko pertsona, mundu errealari buruz ezagutza handia duen pertsona izanen da. Kasu honetan, irakaslearen eginkizuna ikasleak gidatzea da, haiek dituzten ikuspuntuak garatuz eta ez ongi eta gaizki zer dagoen esanez. Landu beharreko gaiak ikasleen interesen arabera bideratuta daude. Irakasleak hartzen duen rola dinamikoa, motibatzailea bultzatzailea... da. Ikasleak, aldiz, parte hartzaile aktiboak, hartzaileak, igorleak (ikaskideekin informazioa elkarbanatzean)... dira.

    Helburuekin bukatzeko, esan beharra dago, zehazki zortzi dituela metodologia honek:

   1.-Ikasle bakoitzaren gaitasunetara egokituz indibidualki ikastea.
2.- Gai desberdinak landu jakinduria garatzeko.
3.- Teoria ikasitako esperientziekin erlazionatzea.
4.- Ikasitakoa errealitatean ikusaraztea.
5.- Errealitatea aztertuz bakoitzaren izaera garatzea.
6.- Ikasle-irakasleen arteko komunikazio egokia.
7.- Bai irakasleek, bai ikasleek ebaluatzea.
8.- Talde lana bultzatzea.



TXOKOAK:


Txokoak haurren garapena bultzatzeko metodologia kooperatibo eta parte hartzailea da; zeinetan haurrak taldetan banatzen diren gai edo ezagutza espezifikoak landuz. Honek haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen du eta bakoitzaren berezitasun eta zailtasunak azalarazten ditu; hauetan esku hartzeko aukera emanez.

Txokoen beste ezaugarri batzuen artean, haurren interes eta zalantzak kontuan hartzen direla aurki dezakegu, aurrez dituzten ezagutzetatik abiatzen direlarik. Gainera, ikaslearen inplikazio maila handiak metodologia dinamikoa bihurtzen du eta oso eraginkorra dela frogatu ahal izan da, mekanikoa bihurtzen ez den arte.

Txokoen metodologia ulertzeko “Rincones para un aprendizaje significativo” testua irakurri eta aztertzea interesgarria izango litzateke. Bertan, Haur Hezkuntzako irakasle baten esperientzia azaltzen da bere ikasgela txokotan antolatzerako orduan, zeina guztiz beharrezkoa den haurren autonomia eta ekimen pertsonala garatzeko. Hona hemen txokoen antolakuntzak bete beharreko helburu nagusiak:

·Jolasaren bidez sormena bultzatzea.
·Askatasun eta autonomia pertsonala garatzea.
·Elkarbizitzeko eta berdintasunezko giza-balioak bultzatzea.
·Jakin-mina eta esperimentaziorako ahalmena sustatzea.


Honengatik guztiarengatik, metodologia hau haurren garapena osotasunean bultzatzeko oso aproposa dela deritzot eta haurrei elkarlanean jarduten erakusteko ere balio du; zeina gero eta garrantzitsuagoa den gaur egun. Gainera, haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen du eta taldean jarduten dutenez, ikasle bakoitzaren behar edo berezitasunak erraztasun handiagoz antzeman daitezke.

Hala ere, esan beharra dago, metodologia honek zerikusi handia duela Proiektuetan Oinarritutako Metodologiarekin; biek gai zehatzak lantzen baitituzte ikasleen ezagutza eta zalantzetatik abiatuz eta irakasleen inplikazio maila altua baita. Hala ere, txokoetan haurrei askatasun handiagoa ematen zaiela uste dut eta, horrenbestez, lan egiteko era dinamikoagoa dela. Proiektuetan, ordea, aurrez planifikatutakoa modu zorrotzagoan bete behar dela eta irakaslearen papera aktiboagoa dela esan dezakegu, klase osoak ezagutza bere momentu berdinean lantzen duelarik. Baina, bi metodologiek haurren behar eta berezitasunak ondo ezagutzea eskatzen dute eta hauen atzean lan handia dagoela ezin dugu ukatu.

TAILERRAK:


Tailer hauek problema matematikoak ebazteko erabiltzen dituzte. Bertan, problemak ebazpena arrazoitzeko era ezberdinetako materialak aurki ditzakete. Helburua haurren pentsatzeko erara hurbiltzea da, haien kabuz problemak ebazteko gai baitira; horretarako, ipuinen laguntza izaten dute, haurren interesa erakartzeko. Tailerrek hainbat fase dituzte:

1. Problemaren aurkezpena eta tailerren funtzionamenduaren arauen azalpena.
2. Lan indibiduala, egiten dutena ebaluatuz.
3. Taldekideekin norberak egindakoa partekatu, eta ondoren, gelakide guztiekin.
4. Emaitza komunikatzea.

Testuan kasu praktiko baten azalpena egiten du, 4 urteko haurren gela batean hain zuzen ere. Lehenengo fasea gauzatzeko, birbil batean biltzen dira eta irakasleak ipuina irakurtzen die hainbat aldiz, haurrek informazio guztia hartu dutela ziurtatu arte; eta jarraian, problema planteatzen die. Ondoren, bigarren fasean, haur bakoitza bere lekura joaten da lan egitera. Irakasleak materialak erabiltzerako orduan askatasuna ematen die eta material ezberdinak erabiltzera gonbidatzen ditu. Bakoitzak era ezberdin batera errepresentatzen du ebazpena: margoekin, koloretako piezekin… Elkarrekin lan egiteko aukera daukate, bakarka emaitza lortzen ez badute. Gainera, elkarren artean kopiatzen uzten die, ikasteko beste era bat dela esaten dutelako. Hirugarren fasean, denak elkarrekin biltzen dira eta erantzuna nola lortu duten azaltzen diote elkarri. Baten batek arazoak baditu, hurrengoari ematen diote txanda. Problemak pixkanaka zailduz joango dira, baina dagokien etapari egokituta beti ere.

Metodologia hau erabiliz, haurren interesa piztea lortzen dute eta inplikazio handiagoa lortzen da. Haurrak dira protagonistak eta irakasleek laguntzaile papera hartzen dute.  Azken finean, hezkuntza ulertzeko beste modu bat da.

DECROLY:


Decroly-k sortu zuen eredu pedagogikoa globalizazioan oinarritzen da. Hezkuntzaren helburu nagusiena, gizartean integratzeko ahalik eta hezkuntza bide egokiena lantzea da. Helburu hau betetzeko bi gauza hartu behar dira kontutan, alde batetik, gizarteratzeko beharrak eta bestetik haurraren egoera eta beharrak.

Decrolyren teoriaren arabera haurrak bere ikaskuntza prozesuan hiru fase edo etapa igaroko ditu:

Lehena, behaketa litzateke, hau eraginkorra izan dadin haurraren ingurukoak hau da; familiak, esperientzia sozialak eta eskolak hartu emanean egon behar dute.  Behaketa hau zuzena edo zeharkakoa izan daiteke; zuzena, irakasleak haurraren parte hartzea sustatzen duenean da, betiere, haurraren interes gune hori etxetik eskolara helarazten diotelarik. Zeharkakoa aldiz,  interesen inguruko azterketa egiteko aukerarik ematen ez denean emango litzateke; hala nola, filmak, maketak…
Behin behaketa eginda, bigarren fasea dator; hau da, asoziazioa. Asoziazioan, irakasleak haurren interesekoak diren gaiak analizatu, erlazionatu eta sistematizatu egiten ditu.

Irakasleak, haurrari denboralizazioaren, egoera eta norabidearen (gertu-urrun, aurrean-atzean...), segiden (lehen-orain, iragana-oraina-etorkizuna), iraupenaren (asko-gutxi)... kontzeptuak erabiliko ditu. Hala nola, irakasleak konparazio eta deskribapen zehatzagoak egiteko aukera izango du. Irakasleak erabiliko dituen galderak: katuak mantsoak ala azkarrak dira?, zenbat denbora bizi daitezke katuak?... motatakoak dira.

Irakasleak haurrarengan interesa piztu nahi badu egingo dizkion galderak kausazkoak izango dira. Esaterako, zer egiten dute animali hauek? Zergatik?, zer da gehien interesatzen zaizuna? Zergatik?..., Zer? Nola?

Haurrari lana eta bere erabilpenaren inguruko ezagutzak irakatsi nahi dizkionean, berriz, beraien interesetatik abiatuko diren galderak egingo dizkio; hala nola, zeinek zaintzen ditu animaliak?, nola egiten dute?, zer behar dute?, animaliek laguntzen al dute gizakiari?...

Eta gai etikoak, moralak eta sozialak landu nahi direnean erabiliko diren galderak: nola tratatzen ditugu ingurukoak eta nola tratatu behar dira? galderak egingo dira.

Galdera hauen nahia kontzeptuak haurren interesetatik abiatuta ikastea da, beraien beharrak eta nahiak kontuan izanda.
Azkeneko fasea espresioa da. Haurrek gaitasun linguistikoa, matematikoa, gorputzezkoa, plastikoa eta musikala barneratzeari dagokio. Haurrek beraien pentsamendu guztia ulertarazteari dagokio.


EZAUGARRI KOMUNAK:

Lau metodologia hauen desberdintasunak azaldu ondoren, hauek haurrekin jarduteko orduan dituzten ezaugarri komunak azalduko ditugu.

Alde batetik, lau metodologiak haurraren interesetatik abiatzen direla esan beharra dago; lortu beharreko helburuetara heltzeko haurren motibazio eta kezketan zentratzen baitira.

Gainera, lau metodologia hauek, aurrez proposatutako metodologia tradizionalekin haustea dute helburu; ikasleak hartzaile hutsak izatearen aurka baitaude eta hauen aktibotasuna aldarrikatzen dute estrategia desberdinak proposatzen dituzten arren. Honengatik guztiarengatik, irakaslearen eginkizuna ikasleak gidatzea dela esan dezakegu, hauek dituzten ikusputuak garatuz eta hauek epaitu gabe.

Beraz, lau metodologia hauen nahia edo helburua, haurrak mundu errealean dauden erronketarako prestatzea dela azpimarratu beharra dago.


TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

  Arratsalde on denoi! Lehengo astean proiektuetan oinarritutako metodologiaren inguruan hitz egin nizuen. Gaurkoan, aldiz, txokoetan oinarritutako metodologiarekin heldu naiz. Izan ere, klasean bi metodoak lantzeaz gain, beraien artean dituzten ezaugarri amankomunak eta desberdinak landu genituen. 

  Metodologia honetan haurrak txoko desberdinetan banatzen dituzu, talde txikiak osatuz eta bakoitzak bere espazioarekin, horrela talde lana eta haien arteko koordinazioa bultzatuz. Bertan, gai desberdinak lantzen dira, horretarako, txoko desberdinak daude. Hala nola, plastika txokoa edo margotegia, etxe txokoa (joku sinbolikoa), lan txokoa eta jolas txokoa. 

  Azaldutakoa praktikan ikusteko aukera izan nuen, izan ere, moduloko lana gauzatu ahal izateko eskola batera joan ginen behatzera. Bertan, txokoak nola lantzen ziren ikustea posible izan genuen. Plastika txokoan plastikarekin erlazionatutako lanak egiten zituzten, errotulagailuak, tenperak... erabiliz. Etxe txokoan libreki jolasteko aukera zuten, bertan zegoen materiala, sukalde bat, oihalak, panpinak... erabiliz. Lan txokoan irakurgaiak eta idazmena lantzen zuten, fitxak eta liburuak erabiliz. Azken txokoan, jolas txokoa, batez ere puzzleekin eta eraikuntzazko jolasekin egiten zuten lan. 

  Denborari dagokionez, egunero lantzen zituzten txokoak bi orduz gutxi gora-behera. Errekreora joan baino lehenago ordu bat eta gero, beste ordu bat. Haurrak errotazioaren bidez desplazatzen ziren txoko batetik bestera talde txikitan banatuz, horrela, haur guztiak txoko guztiez disfruta dezaten. Aipatu beharra dago errotazio askea ikastetxe askotan burutzen dela baita, hau da, ikasle bakoitza nahi duen txokoan egoteko aukera du. Kasu honetan, haur bat txoko bakarrean egon ezkero irakasleak besteetara joatea gonbidatuko du. 

  Irakasleari dagokionez, batez ere ikasleei lagunduko die. Irakasleak ikasleekin hainbat alderdi landu beharko ditu, hala nola, hauengan jarduerekiko interesa piztu, etxe txokoan sortzen diren joku sinbolikoen jarraipena egin, arazoak sortzean konponbidea lortzen lagundu, proposamenak eskaini... Irakaslearen lana ongi burutzea ezinbestekoa da, hezkuntza gizartea aldatu edo hobetzeko tresna garrantzitsua baita. 

  Bukatzeko, esango nuke metodologia honek lan asko suposatzen duela. Izan ere, txokoak prestatu, material egokia erabili, haurren berezitasunei egokitu... Nire ustez, metodologia honek haurren autonomia eta askatasuna lantzen duela, beraz oso gustoko dut honako metodologia. 



Margotegi txokoa






jueves, 21 de abril de 2016

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METOLODOGIA

  Gaurkoan proiektuetan oinarritutako metodologiaren inguruan hitz egingo dizuet. Izan ere, orain dela aste batzuk klasean landu genuen, adibide praktiko batzuk ikusiz, egutegi bat sortu eta futbola landu.

  Lehenik, esan beharra dago proiektua beste metodologia batzuetara txertatu daitekela, baina, kontutan izanik metodologiak irakaskuntza esanguratsu eta globalizazioko ezaugarriekin bat egiten dutela. Proiektuetan oinarritutako metodologia ez du zertan irakasleak aukeratu behar, haurren interesetara egokitzen den metodologia da. Hau da, haurrek aukeratzen dute gaia, haiek proposatua edo haien arteko elkarrizketetatik sortuta, arlo desberdinak landuz.  

  Honako ikaskuntza motan irakasleek eta familiek egin beharreko lana izugarrizkoa da. Irakasleek hainbat funtzio bete behar dituzte, hala nola, ikasleen jakin-minaren sustatzaile, haien prozesuaren behatzaile, gaitasun eta interesak zeintzuk diren ikusiz. Hau ikusi ahal izateko, ikasleei baliabide desberdinak eskaini behar dizkie. Aurrerago aipatu duten bezala, familien parte-hartzea oso garrantzitsua da proiektua aurrera eraman ahal izateko. Adibideetan ikusi dugun bezala, familiek haien haurrek proiektua gauzatu ahal izateko materiala ematen zieten. Egutegiaren kasuan, hizkuntza desberdinetan gauzatu ahal izateko guraso askoren parte hartzea ezinbestekoa izan zen. 

  Guzti hau hobetu ulertzeko, irakasleak klasean bi proiektu erakutsi zizkigun. Egia esan oso baliagarriak izan ziren kontzeptuak argiago ikusi ahal izateko. Bi proiektuek gauza interesgarriak lortu zituzten, adibidez, futbolaren kasuan, emakumezkoa den jokalari baten bisita. Ikasleentzat oso baliagarriak dira horrelako proiektuak, izan ere, bizitza errealeko gaiak dira. 





jueves, 14 de abril de 2016

IKASKUNTZA ESANGURATSUA ETA GLOBALIZAZIOA

Pasaden ostiralean Didaktika Orokorreko ikasgaian ikaskuntzarekin lotura handia duten bi kontzeptu landu genituen; globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua.

Lehenengoak ikasleek barneratutako ezagutzak errealitatean aplikatzeko metodologia desberdinei egiten die erreferentzia. Hala ere, azpimarratu beharra dago globalizazioak hiru helburu nagusi dituela: ikaskuntzak eguneroko bizitzarako baliagarriak izatea eta hiritarrak heztea.

Hori lortzeko hiru metodologia desberdin jarrai ditzakegu; interesguneak, proiektuak eta ingurugiroaren ikerketa, alegia.

Interesguneak finkatutako helburuak kontuan hartuz haurra motibatu eta horretarako lekua antolatu eta girotzean zentratzean datza. Gainera, metodologia hau 18 hilabeteko haurrekin erabiltzen has daiteke eta proposatutako jarduerak ikasgelan edo eskolako beste zenbait esparrutan burutu daitezke.

Proiektua gai jakin batzuk lantzeko erabiltzen den metodologia konstruktibista eta kooperatiboa da. Hau aurrera eramateko lau pauso bete behar dira: gure asmoa zein den jakitea, proiektua ikastaldearen ezaugarriak kontuan hartuta prestatzea, burutzea eta, azkenik, ebaluatzea.


Ingurugiroaren ikerketa, ordea, ikasleek dituzten interesen inguruko arazo eta galderak planteatzea eta hauei ikerketa propioaren bidez irtenbidea ematea da. Honetarako motibazioa, galderen planteamendua, hipotesiak sortzea, informazioa bilatzea, datuak antolatzea, ondorioak ateratzea eta hauek azaltzea beharrezkoa dira.

Hona hemen aurrez aipaturiko metodoen ezaugarri batzuk:

  • Ikasitakoaren eta ikasitako kontzeptu berrien arteko harremanak ezartzea.
  • Ikasitakoa esanguratsua eta erabilgarria izatea.
  • Burua erabiltzea.
  • Denbora antolatzea.
  • Jarrera positiboa izatea.

Guk, Xarmant taldeak, Ausubelen ikaskuntza esanguratsua azaltzen zentratu ginen eta honako hau ondoriozta genuen:


Hasteko, hezkuntzaren oinarriak finkatzen dituen ikaskuntza esanguratsua definitzea komenigarria izango litzateke. Ikaskuntza esanguratsua ezagutza zahar eta berrien interakzioan oinarritzen da; ez arbitrarioa eta ez literala delarik. Ez arbitrario izateak aurreko ezagutzak espezifikoak direla esan nahi du; eta ez literalak, ordea, hitzez hitzezkoa ez dela.


Baina zertarako balio du ikaskuntza esanguratsuak? Zer lortzen da honi esker? Ausubelen ustez, ikaskuntza esanguratsuari esker, ikasleak ezagutza berriei esanahi bat ematen die eta ezagutza zaharrekiko zuten ideia edo esanahia aldatu edo, alderantziz, egonkortzeko aukera ematen zaie.


Hala ere, azpimarratu beharra dago, ikaskuntza esanguratsuaren barnean bi ikaskuntza mota bereiz ditzakegula. Alde batetik, kontzeptu bat barneratzeko aurreko ezagutzen beharra dagoenean, ikaskuntza esanguratsu superordenatuarekin egiten dugu topo. Adibidez, matematiketan bidertzen eta zatitzen ikasteko beharrezkoa da aurretik gehitzen eta kentzen jakitea. Bigarren ikaskuntza esanguratsu mota subordinatua da; hau ikaskuntza zahar eta berrien interakzioaren ondorioz esanahi berri bat sortzen denean ematen da. Adibidez, haurrek herri edo hiri desberdinen izenak ezagut ditzakete, baina, eskolan geografia ikastean hiri horiek zein probintziatan kokatzen diren barneratuko dute. Honengatik guztiarengatik, ikaskuntza esanguratsuak egitura kognitiboan, hierarkizatuta eta elkarrekin lotuta daudela esan dezakegu.


Hauen antolakuntza eta erabilerari dagokionez, ondorengoa esan dezakegu: ikaskuntza hauek denbora luzean zehar edo egunerokotasunean erabiltzen ez badira “atrofiatu” daitezkeela; hau da, ezagutzak bereizteko gaitasuna murriztu egiten da, nahiz eta hauek berriz ere barneratzea nahiko erreza den. Ikaskuntza hauek segituan ahazten badira eta berreskuratzeko hasieratik ikasi beharra badago, mekanikoak edo ez esanguratsuak direla esan dezakegu. Eta azkenik, hauen argitasun eta egonkortasunean aldaketak ematen badira erabilera eta ezagutza berriak barneratzeari esker, ikaskuntza dinamikoak direla esango dugu.


Beraz, ikaskuntza esanguratsua denboran zehar mantentzen dena da, edozein momentutan erabili edo berreskuratzeko prest eta egitura kognitiboan antolatuta. Hau lortzeko, beharrezkoa da ezagutza zahar eta berrien arteko interakzioa; hau da, aurre ezagutzak, material esanguratsua eta informazioa erlazionatzeko gaitasuna izatea.


Ikaskuntza esanguratsua bideratzeko oinarrizko bi baldintza bete behar dira: ikasketarako materiala esanguratsua izatea eta ikasleak ikasteko jarrera izatea. Lehenengoari dagokionean, materialak esanahi logiko bat izan behar du, ikasleak aurretik dituen ideiak material horrekin erlazionatu ahal izateko. Bigarren baldintzari jarraituz, ikasleek ezagutza berriak aurretikako ezagutza horiekin lotu nahi izan behar dituzte, hau da, ezagutza berri hauek moldatu, aberastu, garatu eta esanahia eman beharko diete.


Bestalde, argi dago egitura kognitiboak honekin zerikusia duela. Egitura kognitiboaren paperari dagokionean, argitasuna, egonkortasuna eta ezagutzen antolaketa ezinbestekoak dira. Prozesu interaktibo bat da. Alde batetik, ikasitako horrek esanahi berria hartzen du; eta bestetik, aurreko ezagutzekin integratu eta bereizi egiten da.


Hau guztia gertatzeko subsunsoreak ezinbestekoak dira. Subsunsoreak, ezagutza berriak ikasteko ezinbesteko aurre ezagutzak dira. Adibidez, haur batek lehen aldiz zaldi bat ikusten duenean eta norbaitek horri zaldia deitzen zaiola esatean, animalia jakin hori errepresentatuko du. Baina ondoren, zaldi gehiago agertuko dira, nahiz eta ezaugarri ezberdin batzuk ezberdinak izan, kolorea esaterako. Eta gainera, itxura antzekoa duten beste animalia batzuk ikusiko ditu, astoak esaterako. Beraz, zaldiak ezaugarri komun batzuk dituzten animalia mota bat errepresentatzen duenean, zaldiaren kontzeptua barneratuta izango du.


Baina, subsunsoreak aurre ezagutzak direnez, nondik lortzen ditugu lehen subsunsoreak? Ausubelen esanetan, lehen subsunsoreak inferentziaren, abstrakzioaren, diskriminazioaren, aurkikuntzaren eta errepresentazioaren bitartez eraikitzen dira. Hasiera batean, esperientziak eragin handia dauka. Pixkanaka, subsunsoreek eta meditazio pertsonalak aurre hartzen dute; eta azkenik, heldua denean, asimilazioaren bitartez.


Hala ere, ikasle guztiek ez dituzte subsunsoreak. Ikasle hauek, aurretiko antolatzaileak erabiltzen dituzte ikasterako orduan: enuntziatuak, galderak, pelikulak… Bi motatako aurre antolatzaileak daude: azalpen antolatzaileak eta konparaziozko antolatzaileak. Azalpen antolatzaileek, ikasleak dakienaren eta jakin beharko lukeenaren arteko lotura egiten dute, ez duelako ikasketarako materiala ezagutzen. Bestalde, konparaziozko antolatzaileei dagokionean, materiala ezaguna egiten zaio eta ikasterako orduan lagungarria suertatuko zaio, ezagutza berriak integratzen lagunduko dio.


Ausubelen teoriak lau ikaskuntza era azaltzen dizkigu: aurretik aipaturiko ikaskuntza esanguratsua, ikasleak dituen ezagutzetatik abiatuz hasten den ikasketa eta denbora luzez irauten duena egitura kognitiboan. Beste muturrean, berriz, ikaskuntza memoristikoa dugu; honek haurrak memoriaz ikastean datza eta denbora motzean irauten du egitura kognitiboan. Bi muturreko ikaskuntza hauen erdian gune grisa dagoela ere esan beharra dago.


Ausubelek beste bi muturreko ikaskuntza ere azaltzen dizkigu: ikaskuntza harkorra-k, ikasleak edukiak ulertzean datza, ondoren bere memoria kognitiboan erreproduzitu ahal izateko, betiere,irakasleak, dioena barneratuz soilik. Aldiz, beste muturrean, Aurkikuntzazko ikaskuntza dugu; hau da, ikasleak edukiak ez ditu modu pasiboan jasotzen, kontzeptuak bere kabuz ikertuz aurkitzen baititu, irakaslearen gidaritzapetik kanpo. Bi muturreko ikaskuntza hauen erdian ere gune grisa legoke.

Ikaskuntza esanguratsua lantzeko era hauek aipatzen ditu Ausubelek:



Subordinatu era: Ikasleak kontzeptu nagusiena dakiela kontuan hartuz irakasleak bigarren mailako kontzeptuak irakastean datza. Hau da, ikasleak eskola daki eta irakasleak eskola publikoa, pribatua… irakasteari legokio.
Superordenatu era: Subordinatuaren kontrakoa. Ikasleak bigarren mailako kontzeptuak dakizkiela, irakasleak kontzeptu nagusia irakastea da. Hau da: ikasleak eskola publikoa, pribatua daki eta irakasleak eskola zer den irakasteari legokio.



Konbinatzaile era: maila bereko kontzeptuak irakasteari dagokio. Adibidez: eskola badaki ikasleak, irakasleak etxearen kontzeptua irakastea.



Errepresentatzailea: Haurra egozentriko garaian dagoenean mahaiaren sinbolo bakarra duenean; hau da, bere mahaia bakarrarena. Irakaslearen irakaskuntzak sinbolikoa eta hitzezkoa izan behar du kasu honetan.


Kontzeptuala: Haurra egozentriko etapatik ateratzen denean ematen da. Adibidez, mahaiaren sinbolo unibertsala duenean; hau da, bere mahaiaz gain beste mahaiak ere badaudela ohartzean. Hemen, irakaslearen irakaskuntza hitzezkoa eta kontzeptuala izan behar da.



Proposizionala: Ikaslearen mahaia kognitiboa altuagoa denean, proposizio erako ikaskuntzak erabiliko ditu irakasleak haurrari irakasteko.


Kontzeptuak ahaztu eta berrikasteari dagokionez, ikaskuntza memoristikoan lehen aipatu den bezala denbora motzez barneratzen dira ezagutzak memorian, beraz ahaztu egiten da eta ez da berreskuratzen. Aldiz, irakaskuntza esanguratsuaren bidez ikasitakoa ondo barneratzen da eta guztiz ahaztea ez da posible; gainera, nahiz eta ezagutzen alderdi desberdinak ahaztu modu errazean berreskura daitezke.


Lehenago aipatu den bezala, Ausubelen teoriaren arabera, ikasleak dituen ezagutzetatik abiatuz hasten da ikasten. Aurretik dituen ezagutzak (ideiak, eskemak, ereduak…) ongi antolatuak badaude, eragin positiboa dauka jakintza berrien ikaskuntza esanguratsuan.


Eskolaren antolamendua ez dago ikaslearen aurretiko ezagutzak kontutan hartzeko bideratua. Honako teoria honetan,  ikasi behar duen pertsonak aurrera doan heinean, ezagutza berriak aurretik dituenekin desberdindu eta, aldi berean, erlazionatu egiten ditu. Curriculumeko edukiak irakatsi behar diren ideia orokorrak identifikatu ahal izateko antolatuta egon beharko zen, horrela, garrantzitsuena eta bigarren zer den jakiteko. Hau eginda, irakaskuntza materiaren aspektu orokorrenetatik eta antolatuenetatik hasi beharko zen, berehala, hauek, adibideen bidez irakaskuntza egoeretan aztertuz. Eduki orokorrak eta espezifikoak desberdintasun eta integrazio  ikuspuntutik landu behar dira,  hortaz gora eta behera joaten da hainbatetan, ez gaur egungo irakaskuntzan gertatzen den moduan, programa lineal baten bidez lantzen dela, dena garrantzitsua balitz bezala (ikaskuntza mekanikoa).


Ikaskuntza esanguratsua errazteko ikasleak guztiaren ikuste orokor bat izan behar du, honetaz aparte, aurretiko antolatzaileak oso lagungarriak dira baita. Ausubelek aurreko edukiak eta berriak erlazionatu eta desberdindu ez dezaketen ikasleentzat proposatu zituen. Gainera, hasieran aipatutako etengabeko integrazioa eta desberdintasunak lagungarriak dira.


Azkenik, azaldu beharra dago teoria honek irakaskuntza arloan nola eragiten duen.  Ikaskuntzan, irakasleak menperatzen duen edukiak aurkezten ditu, azalpenezko klasea eta ikaslea pasiboa izan gabe. Ikasleak irakasleari ulertzen ari den edukiak “bueltatu” behar dizkio eta ulertzen ez baditu irakasleak beste modu batean azaldu beharko ditu. Edukiak ulertzea elkarrizketa egon behar dela esan nahi du eta zerbait ulertzen denean ikaskuntza egon dela. Ahozko hizkuntza oso garrantzitsua eta funtsezkoa da ikaskuntza esanguratsua errazterako orduan. Bukatzeko, ikaskuntza esanguratsuarekin erlazionatzen den beste instrumentu bat mapa kontzeptuala da.

Hona hemen gure azalpena laburbiltzeko sortutako Prezia:



ZER DA CURRICULUMA?

KAIXO KAIXO!

Orain dela aste pare batzuk curriculumaren inguruan hitzegiten ibili ginen Didaktikako klasean. Denok askotan entzun dugu curriculum hitza, baina kapaza izango ahal zinake definizio bat emateko? edo honen inguruko ezaugarria zehatzagoak emateko? 

Lehenik eta behin, curriculuma zer den azalduko dut. Curriculuma irakaskuntza prozesuaren inguruan zehaztuak dauden helburu, gaitasun, metodologia... biltzen dituen proiektuari deritzo. Guk lau curriculum mota desberdindu eta landu genituen: curriculum formala edo ofiziala, curriculum nulua, curriculum ezkutua eta curriculum erreala
  • Curriculum formala: adostuta dagoena, hau da, ofiziala eta jarraitu behar dena.
  • Curriculum nulua: curriculum ofizialaren barnean ez dagoena, eta nahiz eta curriculumaren barnean sartu, ez zen erabilgarria izanen. 
  • Curriculum ezkutua: curriculum formalean ez dira agertzen, baina lantzen den edukia. Asmorik gabe gauzatzen direnak, irakasle-ikasle elkarreraginaren bitartez ikasitakoak, baita imitazioz. Hala nola, matxismoa eta talde lana (nahiz positibo, nahiz negatibo izan daiteke).
  • Curriculum erreala: benetan betetzen diren edukiak dira.  
  Ikaskuntza prozesua ongi gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da curriculuma oso ongi planteatzea eta horretarako, presiorik eta beldurrik gabe gauzatu behar da hau. 

  Gai honen inguruan informazio gehiago izateko Sarramonaren artikulua eta Acaso eta Nuere (2005) autoreen "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a traves de la imagen" lanak landuko ditugu.

  Lehenik curriculumaren bost oinarriak azalduko ditugu. Lehenengo oinarria izaera filosofikoarekin du lotura eta bertan, curriculumaren bidez lortu nahi diren helburuak zehazten dira. Bigarren oinarria testuinguru sozialarekin lotuta dago, gizartearen testuinguru jakin batean garatzen delako, curriculuma berez gizartearen eta historiaren emaitza baita.  Bertan, ikastetxearen,  ikaslearen eta irakaslearen  ikuspegi soziala islatzen da eta gainera, bitartekari lanak egiten ditu, subjektuaren eta testuinguru sozialaren artean.  Hirugarren oinarria epistemologikoa da,  izan ere, curriculuma zehazterako orduan arlo honen ikuspuntu sakonena hartu behar da kontutan.  Curriculuma garatzeko derrigorrez irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa, baita ikaskuntza prozesuen izaera psikologikoaz jakin behar da. Azkenik, oinarri pedagogikoa hartu behar da kontuan, irakasleen esperientziaren oinarri teoriko eta sintetizatzailea biltzen baitu.

  Espainiako estatuan indarrean dauden curriculum mailak 3 dira eta minesterioak eredu irekia dela dio. Curriculumaren lehenengo maila oinarrizko curriculum diseinua deitzen da, eta derrigorrez bete behar dute ikastetxeek. Bigarren maila ikastetxeen erantzunkizuna da eta ikastetxearen ikasketa proiektua izena erabiltzen da. Azkeneko maila  ikasgelarena da, honen arabera irakasle bakoitzak bere ikasleen arabera lantzen du curriculuma eta ikasgelaren programazioa deiturikoa da.


  Orain, curriculum diseinuan inguruan jardungo dugu; zeinak erreferentzia egiten dien helburu, eduki, metodologia, baliabide didaktiko eta ebaluazioari. 

HELBURUAK: Hezkuntza prozesuan lortu nahi denari egiten dio erreferentzia. Helburu pedagogikoak ezartzea ez da lehenengo lana curriculuma diseinatzerako orduan, askotan helburuak prozesuaren barnean daude, eta prozesuaren amaieran zehazten dira.

EDUKIA: Curriculumaren edukiek “zer irakatsi” galderari erantzuten diote. OCPk multzoka zehazten ditu edukiak, arloka edo gaika antolatuz. IIPk, aldiz, honako irizpideak jarraitzen ditu:

  • Hurbilekoei urrunekoei baino lehentasun gehiago ematea.
  • Oinarrizko edukiak nabarmentzea.
  • Geroratzeko samurrenak diren edukiei lehentasuna ematea.
  • Luzaroan iraun dezaketen edukiei lehentasuna ematea.
METODOLOGIA: Irakasle eta ikasleek gauzatu beharreko jarduerak ezartzean datza, helburuak lortzeko eta ezagutza bereganatzeko. Metodologia gauzatzerakoan eta sailkatzerakoan ikaslea subjektu aktibotzat hartzea oso garrantzitsua da, izan ere, ikaskuntza garrantzitsuenetan ikaslea izango da nagusi. 

BALIABIDE DIDAKTIKOAK: Curriculumaren edukiak eta jarduerak gauzatzeko tresnei deritze eta askotan ekonomiaren arabera hartzen dira erabakiak. Ondorioz, irakasleek eskura dituzten baliabideekin moldatu behar dira planifikatutakoa aurrera eraman ahal izateko. Hauek oso garrantzitsuak dira hezkuntza-sistema ez zahartzeko, beraz funtzio didaktikoa izateaz gain ikaskuntza egituratzeko baliagarriak dira. 

EBALUAZIOA: Planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioari dagozkien erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da ebaluazioaren bidez. Lehenengoak hasierako ebaluazioari egiten dio erreferentzia,  non, ikasgelaren errealitatera egokituta curriculumaren planifikazioa aurrera eramateko elementu guztiak sartzen diren.  Bigarrengoa prozesuen eta emaitzen ebaluazioaren inguruan da.  Bertan, aurreikusitakoa bete den  ikusteko da, gauzak aldatu ahal izateko. Azkenik, produktuen ebaluazioa dugu eta curriculumaren jarduerei esker ikasleek ikasitakoa neurtu eta baloratuko da.

martes, 12 de abril de 2016

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

  Didaktika Orokorreko klase batean curriculumaren zehaztapen mailak desberdindu genituen, horrela, honen inguruko taula bat osatuz. Ikusteko aukera duzue hementxen: 



MAILAK
Ezaugarriak
  1.  MAILA
2.     MAILA
(ikastetxea)
3.     MAILA
 (irakaslea)
  4.   MAILA

Dokumentua
Oinarrizko curriculum diseinua
O.C.D
Ikastetxeko curriculum proiektua
I.C.P

Gelako programazioa
Banakako egokitzapen curricularra
C.E.I


Definizioa


Zer, noiz eta nola irakatsi eta ebaluatu behar den zehazten duen dekretua


Ikastetxebateko ezaugarriak kontutan hartuz, Oinarrizko Curriculuma sortzeko hartutako erabakiak


Klase bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktiko multzoa, ordenaturik eta sekuentzializaturik
Ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapena, behar bereziak azaltzen dituzten ikasleetzat.
Izaera
Normatiboa eta derrigorrezkoa
Orokorra eta gidatzailea
Didaktiko-antolatzailea
Didaktiko-antolatzailea

Arduraduna
Gobernuak, Zientzia eta Hezkuntza Minisiterioak (LOMCE) eta EAEko Hezkuntza Sailak (Heziberri)


Irakasle taldearen lan koordinatu eta bateratua


Irakasle taldea


Irakasle-tutorea eta espezialista

Baldintzatzaileak


LOMCE
Oinarrizko Curriculum Dekretua OCD
Ikastetxeko baldintzak
Ikasgelako programazioa eta gizabanakoen ezagutza
Ikasgelako programazioa eta gizabanakoen ezagutza


Osagarriak
Antolamendua, konpetentzia, metodologia, edukiak, xedea, ebaluazioa, helburuak
Helburu orokorrak, edukiak, metodologia, ebaluazioa, denboralizazioa, programazioa
Helburu zehatz eta espezifikoak, planifikazioa, denboralizazioa, materialaren antolaketa, ebaluazioa


Komunikazioa, espazioa, materiala

Adibidea

LOMCE
HEZIBERRI

ORIXE BHI

http://www.igtorres50. com/PROGRAMAZIO %20DIDAKTIKOA%20Susan.pdf


Aniztasunaren trataerari erantzuteko plana