Gaurkoan nire blogan zehar zintzilikatutako sarreren laburpentxo bat eskainiko dizuet, izan ere, Didaktika Orokorreko ikasgaia bukatu dugu. Beraz, nire blogaren azalpenarekin hasiko naiz.
Lehenik, blogari sarrera txukun bat egiteko nire burua aurkeztu nuen, hau da, nor naizen ni. Bertan nire buruaren deskribapen motx bat eskaini nizuen.
Ikasgaiaren lehenengo egunetan irakasleak argazki-elkarrizketa bat egitea proposatu zigun. Bertan, gure haurtzaroko bizipenak kontatzea eta gogora ekartzea zen helburua. Nik jarri nion izenburua iraganeko momentu bereziak izan zen. Ttikitako oroitzapenak benetan bereziak direlako, lagunekin txangora joaten ginenean, plastikako orduak, patioan jolas eta jolas ibiltzen ginenean... Iraganean bizitako momentu hauek handitan izan nahi dudanean eragina du.
Jarraitzeko, curriculum mota desberdinak eta hezkuntzaren inguruko irudi batzuk ikusi genituen, azkenik horien hausnarketa eginez, hau da, curriculuma eta irudien hausnarketa. Aztertutako irudiak batez ere sexismoa eta ikasleen gaitasun desberdinekin lotutak zeuden. Hezkuntzak eginkizun garrantzitsua dauka haurrengan, izan ere, gizarteak haurrengan duen eragina aldatu eta hobetu beharra dago.
Hurrengo sarrera hezkuntzarekin lotutako esaldien hausnarketa izan zen. Horretarako, idazle, pedagogo... desberdinek esandako hitzez baliatu ginen. Hauetako gehienak hezkuntzaren beharra aipatzen zuten eta aurreko paragrafoan esan duten bezala, gizartean ematen diren situazioak eskolan eragina du. Beraz, hezkuntzak ezinbesteko eginkizuna dauka gizartearen akatsak hobetzen, bien arteko elkartasuna erakutsiz.
Jarraitzen duen sarrerak irakasleen formazio eta ikaskuntza esanguratsua eta globalizazioa -ren inguruko hiru testu dira,irakurgaien inguruko hausnarketa. Konkretuki hauek dira testuak: Cajas de vida, Cuando los profesores escriben. Sobre redes y aprendizaje eta La narrativa como texto esperiencial: incluirse en el texto. Testu hauetan ikasleen zalantzak eta aurre ezagutzak haintzat hartzea oso garrantzitsua dela esaten du, errealitateko gaiekin lotuz. Horretarako, irakaslea ikaslearen paperean jartzea ezinbestekoa da. Haurrek haien ezagutzak esperientzietan ikusiz ikaskuntza aktiboagoa bilakatzen da, ikaskuntza esanguratsua, izan ere, barneratze prozesua egokia da. Horrela, globalizazioa ere lantzen dute ikasi beharreko materia berria aurre ezagutzekin lotzeko gai direlako, behar izanez gero esanahi berria emanez.
Beranduago, curriculumaren inguruan lantxo batzuk proposatu zizkigun, Euskal Autonomia Erkidegokoa, Heziberri. Lehenengo lana aurrerago aipatu dudan iraganeko momentu edo esperientziak Heziberri curriculumarekin lotu behar genuen (eskolako bizipenak eta heziberri
). Horretarako, artikulu desberdinak irakurri genituen, ezaugarria aztertuz. Gai honekin lotutako bigarren lana curriculumaren zehaztapen mailak lantzea izan zen, taula bat osatuz. Taulan maila bakoitzak zituen ezaugarriak aipatu genituen, hala nola, definizioa, izaera... Bukatzeko, hirugarren lana curriculuma bere osotasunean zer zen landu genuen eta sarrera honi zer da curriculuma? izendatu nion.
Nire blogarekin jarraituz, ikaskuntza prozesua ahalik eta egokiena izateko behar desberdinetara egokitzen jakin behar da, horretarako, metodologia egokiena aukeratzea garrantzizkoa da. Lehenik,diziplinarteko proiektuetan oinarritutako metodologia aztertu genuen, Donostiako ikastetxe batean landutako bi eredu ikusiz. Metodologia honen ezaugarri nagusietako bat ikasleen interesetatik eta zalantzetatik abiatutako prozesua dela da. Baina, lan asko suposatzen duela ezin dugu ukatu. Beranduago aztertu genuen metodologia txokoetan oinarritutako metodologia izan zen. Bi metodologia hauek ezaugarri amankomunak dituzte baina bigarren honetan haurrak taldekatu egiten dira txoko desberdinetan. Horrela, txoko bakoitzean gai zehatzak lantzen dituzte aldi berean integrazioa eta elkarlaguntza bultzatuz. Guztira lau metodologia landu genituen, tailerrak eta Decroly azkenak izanik. Orduan, metodologien inguruko azken sarrera bat egin genuen guztiak azalduz eta haien ezaugarri desberdin eta berdinak azalduz (proiektu, txoko, tailer eta decroly-ren metodologiak).
Bukatzeko eta ikasturteari amaiera emateko taldeka unitate didaktiko bat sortzea proposatu zitzaigun. Guri, Xarmant taldeari, udaberriaren inguruko unitate didaktikoa sortzeko ideia etorri zitzaigun burura, guk landutako haurrek errealitatean eta egunerokotasunean ikusteko aukera izan dezaten. Honetarako, lehenik, ikasgela fiktizio bat pentsatu genuen. Ondoren, metodologia, jarduera, ebaluazio... egokienak aukeratu behar izan genuen. Azkenik, ikaskide guztien aurrean aurkezpen bat egin genuen.
Azken sarrera honekin bukatu da blog hau, izan ere, nire helburu nagusia sarrera honekin kurtsoan ikasi duguna eta egin ditugun lanak laburtzea zen. Eskerrik asko irakurtzen didazuen guztiei eta espero dut hezkuntzaren inguruko sarreratxo hauek zuen gustokoak izatea.
AGUR BERO BAT ETA ONGI IZAN!
ELENA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario