NIRE GELAN
Honako argazkia hau 3 urtez nire gela izandakoan ateratakoa da. Ni eskola txiki batean ikasi nuenez, familia txiki bat ginen bertan ikasi genuenok. Irudi honek bertan pasatako momentu guztiak gogora etortzen zaizkit, izugarriak izandako momentuak.
Nire irrifarra ikusiz, maisuarekin, lagunekin... pasatako momentu dibertigarri guztiak etortzen zaizkit burura, ahaztezinak izan diren horiek.
TXIKITAKO ALTXORRA
Objektu hau benetan preziatua da niretzat, izan ere, nire txikitako txokoetako lepokoa da. Gure eskolan txokoka banatzen ginen, horretarako, 4-5 pertsonaz osatutako taldeak egiten genituen. Batzuk indiarrak ginen, besteak txinatarrak, bambutarrak eta mexikarrak.
Txoko desberdinetan banatzea oso gustokoa nuen txikitan, horrela, lagunekin gauza desberdinekin esperimentatzeko aukera izaten nuen. Txoko batean jostailuekin jolastuz, bestean fitxak eginez...
EGUN HAUEKIN LOTURA DUEN GAIA: IÑAUTERIAK
MOZORRATZEKO GARAIA HELDU DA! Txikitan irrikitan egoten ginen egun honen zain. Argazki honetan ikusi dezakezuen bezala, pirataz mozorratu ginen. Ezetz asmatu nor den nire ondoan dagoen mutila?
Nire lehengusua, txikitatik oso lotuak egon gara eta haurtzaroko momentu asko elkarrekin bizi izan ditugu. Bera izan da nire etapa honetako pertsona garrantzitsuenetako bat.
Nire klaseko lagunak aurkezten dizkizuet, eta nola ez, nire irakaslea. Agitz ongi pasatzen genuen egun honetan, herritik bueltatxo bat eman, denok elkarrekin bazkaldu eta bukatzeko... ERROMERIA eskolako frontoian!
TXANGOA
Nire txango gustokoena zen Bertizera hiru egun pasatzera joatea, urtero egiten genuen. Bertiz, nire herriaren ondoan dagoen parke naturala da. Lehenengo argazkian ikusi dezakezuen bezala, futbolean jolastea oso gustoko nuen, horregatik gehienbat mutilekin ibiltzea nahiago nuen. Bigarren argazkian, lotara joateko ordua zen, txango honetan lo zakuetan egiten genuen lo, nahiz eta batzuetan jolasteko aukera ematen zigun zakuak.
Nire herriko bestak oso bereziak ziren eta dira niretzat. Urtero San Pedro egunean nire bizilegunekin joaten nintzen buruhandiak ikustera, argazki honetan ikusi dezakezuen bezala.
Eskola bukatu eta uda hasteko modu bikaina dira bestak, izan ere ekainean ospatzen ditugu. Bost egunez alde batetik bestera ibiltzen ginen, buruhandiekin, barraketara joanez, herriko plazan erromeriarekin dantzatuz...
ESKOLERA IRITSI ETA MANTALA JANTZI
Txikitan eskolako momentu zoragarrienetakoak nire lagunekin txokoka banatzen ginean zen, lehen erran dizueten bezala. Horretarako, eskolera ailegatu eta lehendabizi mantala janzten genuen.
Ezkerreko aldean ikusi dezakezue nik txikitan marraztutako marrazkia. Horrelako lantxoak plastikako orduan egiten genituen, koloreekin esperimentatu ahal izateko. Benetan oso gustokoak nituen klase ordu hauek!
HAUR HEZKUNTZATIK ATERATZEKO ORDUA
Haur Hezkuntzan momentu politak bizi ondoren, bertatik ateratzeko ordua ailegatu zitzaitenean nire klasekide guztiak nire urtebetetze egunerako egindako marrazkiak dira hauek. Oparitxo hau nire logelan gordeta daukat eta ikusten dudan aldiro, nire lagunak oroitarazteko modu ezinhobea da.
BUKAERA...
Bukatzeko, aurreko argazkietan nire haurtzaroko momentu goxo eta berezienak ikusi daitezke, nire etapa hau garrantzitsua izatearen arrazoi.
Nik eskolean ikasitako eta pasatako momentu guztiak etorkizunean nire ikasle izango direnei transmititu nahi diet, beraien haurtzaroa apartekoa izan dadin.
Kaixo Elena, zure blogerra irakurtzen aritu naiz eta ikaskuntza prozesuari dagokionez zure bizipenen bitartez, zenbait gai jorratu direla ikusi dut. Esaterako, txikitako altxorra izenburua duenaren bitartez txokoak landu dituzue eta hori metodologia ikaskuntzri dagokio. Mantala jazteko unearekin berriz errutinak landu dituzu. Eta, mozorratzeko unearekin berriz, kultura landu zenuen.
ResponderEliminar