Kaixo denei! Gaurkoan gai desberdin batekin nator.
Ikasgai honetako klase batean, lehendabizi, hezkuntzan dauden curriculum desberdinak aztertu genituen eta bigarrenik, irudi batzuk aztertuz hainbat hausnarketa egin genituen.
Ikasgai honetako klase batean, lehendabizi, hezkuntzan dauden curriculum desberdinak aztertu genituen eta bigarrenik, irudi batzuk aztertuz hainbat hausnarketa egin genituen.
Lehenik eta behin, curriculuma zer den azalduko dut. Curriculuma irakaskuntza prozesuaren inguruan zehaztuak dauden helburu, gaitasun, metodologia... biltzen dituen proiektuari deritzo. Guk lau curriculum mota desberdindu eta landu genituen: curriculum formala edo ofiziala, curriculum nulua, curriculum ezkutua eta curriculum erreala.
- Curriculum formala: adostuta dagoena, hau da, ofiziala eta jarraitu behar dena.
- Curriculum nulua: curriculum ofizialaren barnean ez dagoena, eta nahiz eta curriculumaren barnean sartu, ez zen erabilgarria izanen.
- Curriculum ezkutua: curriculum formalean ez dira agertzen, baina lantzen den edukia. Hala nola, matxismoa eta talde lana.
- Curriculum erreala: benetan betetzen diren edukiak dira.
Ikaskuntza prozesua ongi gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da curriculuma oso ongi planteatzea eta horretarako, presiorik eta beldurrik gabe gauzatu behar da hau.
Curriculumaren zehaztapenak azaldu ondoren, irudien hausnarketarekin jarraituko dugu hainbat landuz eta komentatuz:
Curriculumaren zehaztapenak azaldu ondoren, irudien hausnarketarekin jarraituko dugu hainbat landuz eta komentatuz:
Lehenengo argazki honetan, irakasle eta ikasleak ikasgela batean ikusten ditugu, non, ikasle batek honako hau esaten dio irakasleari: "Irakasle nola nahi duzu zure ikasgaia gustokoa izatea gu zure gustokoak ez bagara?". Hezkuntzan ezinbestekoa da irakasle eta ikasleen arteko harremana egokia izatea, izan ere, ikasleen ikaskuntza prozesuan eragin positiboa eragiten du. Beraz, irakasleak ikasleak gustoko ez baditu egoera zaildu egingo da.
Irudi honetan irakasle bat ikusi dezakegu ondorengoa erranez: "Nik ez diet nire ikasleei lanak ordenagailuz eginda aurkeztea, kopiatu eta itsatsi ez dezaten. Aldiz, nik urtero kopiatu eta itsatsi egiten dut programazio berdinak, memoria berdinak, informe berdinak... Egiten dutena egin behar da, ez erraten dudana".
Irakaslea ikasleen eredu da, beraz, berak gauzak modu batean egiten baditu ikasleei berdina egitera bultzatzen die. Ikasleek irakaslean motibaziorik edo gauzak egiteko orduan gogotsu ikusten ez badu, haien erantzuna negatiboa izango da. Azkenean, ikasgaia modu lasai eta pasibo batean hartuko dute.
Hurrengo argazki hau, benetan interesgarria iruditu zait. Izan ere, bertan, gaur egun irakaskuntzan gertatzen denaren isla da. Bertan animali desberdinak ikusten ditugu (elefantea, katua, barraskiloa, arraina, tximinoa...) eta irakasleak guztiak ebaluatu ahal izateko proba berdina egitera bultzatzen die, zuhaitz gainera igotzea.
Gaur egun, ikasle guztiak berdin ebaluatzen dira, idatzizko froga baten bidez, lanen bidez... Honako hau, ikasleen gaitasun edo ahalmena kontutan hartu gabe ematen da, denei maila bera eskatuz. Nire ustez, izugarrizko garrantzia dauka ikasleen ezaugarriak aintzat hartzea.
Azken argazki honetan, gizon eta emakume bat ikus dezakegu solasean. Gizonak honakoa esaten dio emakumeari: "Gizonak emakumeak baino gehiago irabazi behar dugu, zuei loreak erosi ahal izateko". Emakumearen erantzuna, aldiz, hau da: "Maitagarriak zarete". Kasu honekin ez nago ados, izan ere, emakumezkoa nahiz gizonezkoa izan, berdina irabazi beharko genuke. Gaur egun, lanaren araberakoa izaten da soldata, beraz, gutxika-gutxika desberdintasun hauek bukatzen ari dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario