lunes, 29 de febrero de 2016

ESALDIEN HAUSNARKETA

Egun on denoi!

  Gaur, ondorengo hausnarketarekin nator, hezkuntzarekin zerikusia duten esaldi desberdinene. Orain dela egun batzuk, taldeka banatu ginen eta talde bakoitzak esaldi bat landu zuen, azkenik, bakoitzak bere azalpenak ematen zituen, horrela, ikaskide guztiok gure iritzia emateko aukera izanik. 

  Autore desberdinak landu genituen eta bakoitzak hezkuntzari buruzko ikuspuntu desberdina zuen, hona hemen horietako batzuk:



"Educar a un niño no es hacerle aprender algo que no sabía, sino hacer de él alguien que no existía" John Ruskin (1819-1900)


  Honako esaldi honetan, haur bat heztea ez dela haur hori formatzea edo gauz berriak irakastea, baizik eta, haur berri bat sortzea dela azaltzen du. Nire ustez, esaldi hau ez dago guztiz zuzen, izan ere, haurrak hezterako orduan haien jakintza minimoak kontutan hartu behar dira eta irakasleak horiek potentzializatu behar ditu, aldi berean gauza desberdinak eta berriak erakutsiz. 


"Una cosa es saber y otra saber enseñar" Ciceron


  Ciceronen esaldi honek izugarrizko garrantzia dauka. Hemen aipatzen da, jakitea eta irakasten jakitea oso desberdina dela. Gaur egungo irakaskuntzan, egoera hau askotan ematen da, irakasleak ematen dituen edukiak oso ongi kontrolatzen ditu, baina, ikasleei irakasterako orduan ez du modu egokia aurkitzen edo ez da gai egoera honi aurre egiteko, ikasleek materia berri hori menperatu eta ikas dezaten. Nire kasuan, horrelako irakasleak izan ditut, oso argiak eta beraien materiari buruz asko zekiten, baina gero, guri azaltzerako orduan ez ziren hain trebeak. Eta azkenean, ikasleengan eragiten du, ezagutza berriak ez menperatzea adibidez. 


"Enseñar a quien no quiere aprender es como sembrar un campo sin ararlo" Whately 


  Azken esaldi honetan azaltzen dena honakoa da: "Ikasi nahi ez duenari irakastea soro bat goldatu gabe ereitea bezala da". Irakaskuntzan ikaslearen jarrera ere oso garrantzitsua da, izan ere, honek eragina izango du bere ikaskuntzan eta irakaslearengan. Ikasleak ez badu ikasi nahi, ezinezkoa da irakaslearen helburuak lortzea, ikaslearen jarrera pasiboa dela eta. Beraz, esan beharra dago, hezkuntza bide honetik joan dadin, irakasle-ikasle arteko erlazio eta jarrera positiboa izan behar dela. 






Espero dut gustatu izana, BESTE BAT ARTE! 

lunes, 22 de febrero de 2016

CURRICULUMA ETA IRUDIEN HAUSNARKETA

Kaixo denei! Gaurkoan gai desberdin batekin nator. 

 Ikasgai honetako klase batean, lehendabizi, hezkuntzan dauden curriculum desberdinak aztertu genituen eta bigarrenik, irudi batzuk aztertuz hainbat hausnarketa egin genituen.
  
  Lehenik eta behin, curriculuma zer den azalduko dut. Curriculuma irakaskuntza prozesuaren inguruan zehaztuak dauden helburu, gaitasun, metodologia... biltzen dituen proiektuari deritzo. Guk lau curriculum mota desberdindu eta landu genituen: curriculum formala edo ofiziala, curriculum nulua, curriculum ezkutua eta curriculum erreala
  • Curriculum formala: adostuta dagoena, hau da, ofiziala eta jarraitu behar dena.
  • Curriculum nulua: curriculum ofizialaren barnean ez dagoena, eta nahiz eta curriculumaren barnean sartu, ez zen erabilgarria izanen. 
  • Curriculum ezkutua: curriculum formalean ez dira agertzen, baina lantzen den edukia. Hala nola, matxismoa eta talde lana. 
  • Curriculum erreala: benetan betetzen diren edukiak dira.  
  Ikaskuntza prozesua ongi gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da curriculuma oso ongi planteatzea eta horretarako, presiorik eta beldurrik gabe gauzatu behar da hau. 

  Curriculumaren zehaztapenak azaldu ondoren, irudien hausnarketarekin jarraituko dugu hainbat landuz eta komentatuz: 




  Lehenengo argazki honetan, irakasle eta ikasleak ikasgela batean ikusten ditugu, non, ikasle batek honako hau esaten dio irakasleari: "Irakasle nola nahi duzu zure ikasgaia gustokoa izatea gu zure gustokoak ez bagara?". Hezkuntzan ezinbestekoa da irakasle eta ikasleen arteko harremana egokia izatea, izan ere, ikasleen ikaskuntza prozesuan eragin positiboa eragiten du. Beraz, irakasleak ikasleak gustoko ez baditu egoera zaildu egingo da.




  Irudi honetan irakasle bat ikusi dezakegu ondorengoa erranez: "Nik ez diet nire ikasleei lanak ordenagailuz eginda aurkeztea, kopiatu eta itsatsi ez dezaten. Aldiz, nik urtero kopiatu eta itsatsi egiten dut programazio berdinak, memoria berdinak, informe berdinak... Egiten dutena egin behar da, ez erraten dudana". 

  Irakaslea ikasleen eredu da, beraz, berak gauzak modu batean egiten baditu ikasleei berdina egitera bultzatzen die. Ikasleek irakaslean motibaziorik edo gauzak egiteko orduan gogotsu ikusten ez badu, haien erantzuna negatiboa izango da. Azkenean, ikasgaia modu lasai eta pasibo batean hartuko dute. 






  Hurrengo argazki hau, benetan interesgarria iruditu zait. Izan ere, bertan, gaur egun irakaskuntzan gertatzen denaren isla da. Bertan animali desberdinak ikusten ditugu (elefantea, katua, barraskiloa, arraina, tximinoa...) eta irakasleak guztiak ebaluatu ahal izateko proba berdina egitera bultzatzen die, zuhaitz gainera igotzea.

  Gaur egun, ikasle guztiak berdin ebaluatzen dira, idatzizko froga baten bidez, lanen bidez... Honako hau, ikasleen gaitasun edo ahalmena kontutan hartu gabe ematen da, denei maila bera eskatuz. Nire ustez, izugarrizko garrantzia dauka ikasleen ezaugarriak aintzat hartzea. 





  Azken argazki honetan, gizon eta emakume bat ikus dezakegu solasean. Gizonak honakoa esaten dio emakumeari: "Gizonak emakumeak baino gehiago irabazi behar dugu, zuei loreak erosi ahal izateko". Emakumearen erantzuna, aldiz, hau da: "Maitagarriak zarete". Kasu honekin ez nago ados, izan ere, emakumezkoa nahiz gizonezkoa izan, berdina irabazi beharko genuke. Gaur egun, lanaren araberakoa izaten da soldata, beraz, gutxika-gutxika desberdintasun hauek bukatzen ari dira.


domingo, 7 de febrero de 2016

IRAGANEKO MOMENTU BEREZIAK

Nire burua aurkeztu ondoren, nire bizitzako lehenengo momentuak aurkeztuko dizkizuet. Izan ere, irakasleak proposatutako lana ondorengoa da, zirrara berezia sortzen dizkiguten argazkiak aukeratzea. 




NIRE GELAN

Honako argazkia hau 3 urtez nire gela izandakoan ateratakoa da. Ni eskola txiki batean ikasi nuenez, familia txiki bat ginen bertan ikasi genuenok. Irudi honek bertan pasatako momentu guztiak gogora etortzen zaizkit, izugarriak izandako momentuak.

Nire irrifarra ikusiz, maisuarekin, lagunekin... pasatako momentu dibertigarri guztiak etortzen zaizkit burura, ahaztezinak izan diren horiek. 




TXIKITAKO ALTXORRA 

Objektu hau benetan preziatua da niretzat, izan ere, nire txikitako txokoetako lepokoa da. Gure eskolan txokoka banatzen ginen, horretarako, 4-5 pertsonaz osatutako taldeak egiten genituen. Batzuk indiarrak ginen, besteak txinatarrak, bambutarrak eta mexikarrak. 

Txoko desberdinetan banatzea oso gustokoa nuen txikitan, horrela, lagunekin gauza desberdinekin esperimentatzeko aukera izaten nuen. Txoko batean jostailuekin jolastuz, bestean fitxak eginez...


EGUN HAUEKIN LOTURA DUEN GAIA: IÑAUTERIAK






MOZORRATZEKO GARAIA HELDU DA! Txikitan irrikitan egoten ginen egun honen zain. Argazki honetan ikusi dezakezuen bezala, pirataz mozorratu ginen. Ezetz asmatu nor den nire ondoan dagoen mutila? 

Nire lehengusua, txikitatik oso lotuak egon gara eta haurtzaroko momentu asko elkarrekin bizi izan ditugu. Bera izan da nire etapa honetako pertsona garrantzitsuenetako bat. 






Nire klaseko lagunak aurkezten dizkizuet, eta nola ez, nire irakaslea. Agitz ongi pasatzen genuen egun honetan, herritik bueltatxo bat eman, denok elkarrekin bazkaldu eta bukatzeko... ERROMERIA eskolako frontoian! 


TXANGOA

Nire txango gustokoena zen Bertizera hiru egun pasatzera joatea, urtero egiten genuen. Bertiz, nire herriaren ondoan dagoen parke naturala da. Lehenengo argazkian ikusi dezakezuen bezala, futbolean jolastea oso gustoko nuen, horregatik gehienbat mutilekin ibiltzea nahiago nuen. Bigarren argazkian, lotara joateko ordua zen, txango honetan lo zakuetan egiten genuen lo, nahiz eta batzuetan jolasteko aukera ematen zigun zakuak. 











DONEZTEBEKO BESTAK




Nire herriko bestak oso bereziak ziren eta dira niretzat. Urtero San Pedro egunean nire bizilegunekin joaten nintzen buruhandiak ikustera, argazki honetan ikusi dezakezuen bezala. 

Eskola bukatu eta uda hasteko modu bikaina dira bestak, izan ere ekainean ospatzen ditugu. Bost egunez alde batetik bestera ibiltzen ginen, buruhandiekin, barraketara joanez, herriko plazan erromeriarekin dantzatuz...







ESKOLERA IRITSI ETA MANTALA JANTZI









Txikitan eskolako momentu zoragarrienetakoak nire lagunekin txokoka banatzen ginean zen, lehen erran dizueten bezala. Horretarako, eskolera ailegatu eta lehendabizi mantala janzten genuen. 

Ezkerreko aldean ikusi dezakezue nik txikitan marraztutako marrazkia. Horrelako lantxoak plastikako orduan egiten genituen, koloreekin esperimentatu ahal izateko. Benetan oso gustokoak nituen klase ordu hauek!






HAUR HEZKUNTZATIK ATERATZEKO ORDUA

Haur Hezkuntzan momentu politak bizi ondoren, bertatik ateratzeko ordua ailegatu zitzaitenean nire klasekide guztiak nire urtebetetze egunerako egindako marrazkiak dira hauek. Oparitxo hau nire logelan gordeta daukat eta ikusten dudan aldiro, nire lagunak oroitarazteko modu ezinhobea da.







BUKAERA...






Bukatzeko, aurreko argazkietan nire haurtzaroko momentu goxo eta berezienak ikusi daitezke, nire etapa hau garrantzitsua izatearen arrazoi. 


Nik eskolean ikasitako eta pasatako momentu guztiak etorkizunean nire ikasle izango direnei transmititu nahi diet, beraien haurtzaroa apartekoa izan dadin. 






jueves, 4 de febrero de 2016

Ni naiz...

Kaixo denoi!

Ni Elena Zabala naiz, 18 urteko neskato doneztebarra. Haur Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz Donostiako Unibertsitatean eta bertan ikasten dudan ikasgaietako bati loturik dator sortutako blog hau, Didaktika Orokorra. 

Blog honetan interesgarriak iruditzen zaizkidan sarreratxoak ikusteko aukera eskainiko dizkizuet. 

HAS GAITEZEN BA!