jueves, 10 de marzo de 2016

ESKOLA BIZIPENAK ETA HEZIBERRI

Kaixo denoi!

  Gaurko sarreran, aurrekoan igo nuen haurtzarako bizipenak, gaur egungo Autonomia Erkidegoko dekretuarekin konparatuko dut. Horretarako, lehenik klasean dekretu horietako batzuk irakurri genituen lana burutu ahal izateko. 

  Bertan aipatzen den bezala, honako hau da Haur Hezkuntzako helburua: 


1.– Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan. Oinarrizko konpetentziak garatuz lortu nahi da hori, familiekin lankidetza estuan arituta.

  Helburua lortu ahal izateko hainbat alderdi kontutan hartu behar dira, hala nola: 

a) Familiekin lankidetzan jardunda, haurraren garapen osoa landu behar da, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta, haurraren eskubideak babestuz eta haren potentzialtasun guztiak garatuz.

b) Desberdintasunak prebenitu eta gainditzeko heziketa sustatu behar da, eta ahalegin berezia egin behar da egoera sozial eta pertsonal ahulak bizi dituzten haurrei arreta emateko eta ekitatea bilatzeko.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan elebitasun orekatua lortzeko baldintzak landu eta sustatu behar dira lan hezitzailearen hasieratik.


  Dekretuaren zati honek bat egiten du haurtzaroan nire eskolak eskaintzen zizkigun lorpenekin. Bertan, ikasleon garapena ahalik eta egokien gauzatzea zuten helburu. Horretarako, familiarekin harreman estuak zeukaten, nire argazkietan ikusi daiteken bezala. Adibidez, Bertizeko txangora joaten ginenean, guraso batzuk bazkaria prestatzera etortzen ziren, irakasleei lana errazteko, Bertiz nire herritik 10 minututara dago eta. Iñauterietan gurasoek eskaintzen zuten laguntza baita ere aipatu beharra dago. Beraz, guraso-irakasle arteko harreman egokiak ikasleongan eragin positiboa izaten zuen, konfidantza eskainiz. Eskolan ikasle guztien ezaugarriak kontutan hartzen zituzten, egoera zailak bizi zituzten haurrei arreta eskainiz eta lagunduz. Horrela, ikasleak zailtasunei aurre egitea lortuz. 

2.– Eleaniztasunaren konpetentzia erdiesteko bi hizkuntza ofizialetan, eta, kasuan kasu, atzerriko hizkuntzaren batean, hizkuntzen tratamendu integratua eta integrala baliatuko da.


  Nire argazki bilduman ez da hizkuntzari buruzko argazkirik agertzen, baina, guk klaseak orokorrean euskeraz ematen genituen eta klasetik kanpo, errekreoan, hizkuntz aberats hau erabiltzen  genuen baita. Euskeraz aparte, astean 3 ordu genituen ingelesa eta gaztelania lantzeko, horretarako, irakasle ezberdin bat genuen, guri irakastera etortzen zena. Beraz, erran dezakegu eskolak aukera hau eskainiz, eleaniztasunean integratzen laguntzen zigula.


 2.– Haur Hezkuntzaren esperientzia-eremuak bi dira: norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntzaren eremua, zeinak haurren garapenaren berezko zenbait arlo barne hartzen baititu, hain zuzen ere gizarte eta naturaren ezaguerari buruzko zientziei dagozkienak; eta norberaren nortasunaren eta komunikazio eta irudikapenaren eraikuntzaren eremua, haurren garapenaren berezko beste arlo batzuk barne hartzen dituena, hala nola hizkuntza, matematika, artea eta motrizitatearekin lotutako gaitasunei dagozkienak.


  Gure klasea zati desberdinetan banatuta zegoen, horrela, taldeka, banaka, binaka... lan egin ahal izateko. Eremu desberdinak egoteak gauza desberdinak lantzeko aukera ematen zigun, gure garapena bere osotasunez landuz. Adibidez, matematika, plastika, motrizitatea... Ohiko klasetik kanpo bagenituen eremu gehiago, hala nola, psikomotrizitate gela, musika gela...

Guzti honekin bukatzen da dena, hurrengo bat arte!